Sopelako zerrendaburuaren iritziz, “gure herrian oso garrantzitsua da kostaldea, hori babestea gure ardura da”. Bestalde, herriaren dimentsioa eskariari egin behar dio aurre, Romanen ustez; eta ez “porlan saltzaile, errepide egile edo txalet saltzaileen beharrei”. Oinarrizko hirugarren ardatza etxebizitza politika soziala izango da, horretarako “alokairuzko etxebizitza sozialak” eskatu dituztela aralarkideok. Romanek esan duenez, ezkerreko ikuspegia eta hiritarren partaidetza batera doaz. Esan duenez, “guk Partaidetzako zinegotzigoa ezartzea proposatzen dugu, kultura hiritarrekin egin behar baita, elkarteekin. Euskara babestu eta bultzatu hiritarren eskutik eta gaztediaren sormena eta ekimenak bultzatu, horretarako tresnak emanez. Gazteekin egin behar dugu politika eta ez gazteentzat”.
Aralarrek "politika egiteko beste modu bat" proposatu dio Sopelako herriari, eta "politika egiteko modu hori garrantzitsuagoa da gaztei buruz hitz egiten dugunean". “Gazteak eta partaidetza elkartzen dituzunean sormena eta aberastasuna sortzen da beti, eta Sopelako kultur eta gazte politikek sormena behar dute, lo bezala baitaude”, gaineratu du Romanek. "Aralar Sopelan izango da herria ezkerrera eramateko, elkartasunera, abertzaletasunera eta euskaltasunera. Aralarrek bidea irekiko dio ezkerrari", amaitu du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.