Udaberri Jaia ospatuko dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 25a, 13:02
Udaberriaren etorrerarekin batera, aurten ere, Sopelako Udalaren Kultura Sailak Udaberri Jaia antolatu du. Hirugarren aldia izango da aurtengoa. Horrenbestez, larunbat honetan, martxoak 26, hainbat jarduera izango dira urteko sasoi honi ongi etorria egiteko. Ohi bezala, eguerdiko hamabietatik aurrera, lorean banatuko dituzte Udaletxeko plazara gerturatzen direnen artean. Baina, txikiek ere izango dute goizez zein arratsaldez gozatzeko aukera. Udaletxeko plazan bertan, neska-mutilentzako jolasak eta tailerrak egongo dira. Ordutegia ondokoa izango da: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Argazkian, 2009ko Udaberri Jaia Sopelan / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun