Apirilaren 30ean, kontzertu berezia eskainiko du Leioa Kantika Koralak. Arratsaldeko zazpietatik aurrera eskainiko dute emanaldia, Xabier Amuriza eta Kepa Junkerarekin batera, Kandelazubietan. Hirurek batera egindako
"Betibizi" lan berria aurkeztuko dute. Horretan, antzinako kopla bizkaitarrak eta dantza soinu klasikoak entzuteko aukera dago. Bada, kontzerturako sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, udal iturriek iragarri dutenez. Beti bezala, hainbat bidetik lortzeko aukera egongo da. Alde batetik, Kultur Leioako leihatiletan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11) astelehenetik ostiralera, 11.00etatik 13.00etara; Interneten bidez, www.kulturleioa.com web gunean; edota BBKko kutxazainetan (www.bbk.es edota 944 310 310 telefono zenbakian). Sarrera 10 eurokoa izango da, baina Kultur Leioako Lagunek 7,50 euroengatik eskura dezakete tokiko leihatiletan bazkide txartela aurkeztuz gero. Argazkian, Leioa Kantika Korala / © Leioa.net.