Jone Lozano Fleuryn espetxeratua izan da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 25a, 17:10

Joan den astelehenean Frantziako Poliziak atxilotu zuen Jone Lozano atzo iluntzean igaro zen Parisko auzitegi bereziaren aurretik. Bere espetxeratzea agindu zuen horrek. Fleuryko kartzelan aurkitzen da espetxeratua Lozano, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aditzera eman duenez. Zortzi delitu leporatu dizkio epaileak auzipetze unean: armak eramatea, dokumentu faltsuak izatea, matrikula faltsua izatea autoan, "terrorismoa" finantzatzea, lapurreta eta talde organizatu baten parte izatea, besteak beste. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu zuenez, Jone Lozano, Jon Rosales preso algortarraren neskalaguna da. Izatez, nafarra, Algortan bizi zen alde egin behar izan zuen arte. Argazkian, atxiloketen aurkako manifestazioa Algortan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun