Bizkaiko Zubi inguruko lanak geldiarazteko eskaera atzera bota du epaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 25a, 19:06

Getxoko PSE-EEk Bizkaiko Zubiko plazako lanak geldiarazteko egindako eskaera errefusatu du Bilboko Auzi-Administrazioko 6. Epaitegiak, Aldundiak obra egiteko emandako baimenean oinarrituta, udal iturriek zabaldu dutenez. Tokiko arduradunen arabera, epaiak honela dio: “Udalak helarazitako Foru Aldundiaren erabakiaren edukiagatik ulertzen da aipatu lanek plazaren hobekuntza eta gaurkotzea bilatzen dutela eta, ondorioz, interes orokorra”. Horren aurrean, Imanol Landa alkateak bere poztasuna agertu du, “udal jardueraren erabateko legaltasuna berresten duelako” eta, hauteskundeen hurbiltasunagatik, "PPren eta PSE-EEren erabilpen politikoa" salatu du. Landak inguruko auzokideekin mantendu duten elkarrizketa nabarmendu du, “alde batetik arkupeko lurraren aldaketa ekarri duelako eta bestetik ingurua oinezkoentzat bihurtzea”. Argazkian, lanean ari dira jada Bizkaiko Zubi inguruan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun