Natuaren aldeko Mundu Fondoak (WWF) bultzatzen duen “Planetaren ordua” izaneneko ekimenarekin bat egin du
Getxoko Udalak. Horrenbestez, hori zabaltzeko konpromisoa hartzeaz gain, ekimenean parte hartu ere egingo du tokiko erakundeak. Bihar, larunbata, 20:30etik 21:30era bitartean, udaletxeko eta Santa Klara udal eraikineko argiak itzaliko dituzte; baita Arrigunaga eta Areetako hondartzetako, Txurrukako monumentuko eta Evaristo Churruca Moilako argiztapena ere. WWFren iritziz, 2011ko Planetaren Ordua orain arte egindako mota honetako deialdirik zabalena da. Horrekin nabarmendu nahi dute “denok batera jokatzen badugu, klima-aldaketaren irtenbidearen partea garela”. Ekimenaren bitartez, mila miloi pertsona baino gehiagoren partaidetza lortu nahi dute eta munduko 6.000 hiri mobilizatu ere klima-aldaketaren kontrako kolaborazio globala agerian uzteko. Azkenik, WWFek gehiago lortu nahi du, urteko 365 egunetan zehar ingurumenaren aldeko jarduera positiboak bultzatuz, eta denok keinu sinbolikoa batera egiteko deia luzatu du, bihar, 20:30etik 21:30era bitartean argia itzaliz, "arazoaz kontzientziatzeko eta ingurumena defendatzeko gure partaidetzak duen garrantzia ezagutzeko". Argazkian, Basaigoiti 57 tabernan kandelen argipean, artxiboko irudian.