Ia milioi erdiko argiztapena jarri dute Areetako kaian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 25a, 19:54

Getxoko Udalak itsasoa argiztatzeko sistema berria abian jarri du Areetako Kaian, eta Bizkaian gehien erabiltzen den ibiltokietako baten edertasuna koloreekin eta formekin bete ditu. Proiektua bart jarri da martxan. Abu Dhabiko 1 Formulako zirkuitu berrian probatutako teknologia sofistikatuarekin kudeatuta dago, eta argi-efektuen ia gama infinituen erakusketa ahalbidetzen du, udal iturriek zehaztu dutenez. Beraien hitzetan, "Estatu guztian aitzindari den argiztatzeko instalazio bat da eta, era berean, Europan daudenen artetik, luzeenetako bat". Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi zuenez, “jarduera berri hau Getxoko turismoa sustatzeko politikaren barnean sartzen da eta, hala, bisitari gehiago erakarri nahi dugu gure udalerrira; gure merkataritza, ostalaritza eta turismo-sektorean aberastasun handiagoa sortzeko”. Azaldu zuenez, “Getxon garatzen ari den modernizazio-prozesuaren esparruan, Abrako ur-xaflan amaitzen den Areetako kaiko kanpoaldeko horma era berezian eta edertu nahi izan dugu eta denboran etenik ez duena; munduko beste hiri eta herrialdeetan egindako beste jarduera batzuetan inspiratu gara”. Ia milioi erdi balio izan du argiztapen berriak. Argazkia: © Getxo.net.

Hainbat teknologiarekin batera jarduteko gaitasuna duen argiztapen-proiektua Internet bidez, irratiz, bideo eta audioarekin integratzeak eginez… aktiba daiteke. Haren programazioak hainbat erakusketa-aukera jaso ahal izango du: Getxora iristen diren kruzero handiei Morsez ongi-etorria egitea, hainbat unetan show ezberdinekin aktibatzea, programazioekin udalerriko festetan, udako solstizioan urte berriaren hasiera, jazz jaialdian musika-ekualizadore baten irudiarekin edo kontzertu batean musikaren erritmoan elkarreraginez, hainbat kirol ekitalditan... Eskaintzen dituen aukera infinituen esparruan, sistemari esker, diseinatzaileentzako argi-programazioko lehiaketak antolatu ahal izango dira, hormako kolorearekin pantaila batetik kontrolarekin elkarreraginez. Sistema, halaber, egunero baldintza normalean funtzionatzeko ere diseinatuta dago, koloreen iragaite leunekin eta show lasaiekin.

Oso ondo zaindutako proiektua

Teknikoki azken belaunaldiko 5.000 leeds baino gehiagoko proiektu bat da, kontsumo oso baxua du eta 284 proiektagailu instalatuta daude. Argiztapen-kontrola Abu Dhabiko 1 Formulako zirkuitu berrian arrakasta handiarekin probatu da. Proiektagailuak aukeratzeko eta obra bere osotasunean egikaritzeko garaian garrantzia handia eman zaie, alde batetik, horman integratzeari; eta bestetik, ingurunearen oldarkortasun handiari itsas giroa dela-eta. Arrazoi horiengatik, tamaina txikiko proiektagailuen alde egin da, baina Getxoko itsas ibiltokiaren ertzetik kilometro bateko eustea proiekta dezakete. Era berean, 444.954 euroko inbertsioa ekarri duen instalazio elektriko eta ingeniaritzako instalazio guztia, Udalak zehatz-mehatz aztertu du zorroztasun-maila handiarekin, eta muntaketa munduan egin den era honetako instalazio ikusgarrienetakoa da.

Erakarri eta hunkitu

Argiztapen-sistema berri honek ikuslea hunkitzea du xede, kostaldearen gune ederra kolorearen arabera era aldakorrean ikusiz. Turismo Bulegoak Getxoko herritarren eta bisitatzen gaituzten esku jartzen duen eskaintza espezializatuaren erakargarritasun-elementu berri bat bihurtu da. Proposamen hori bisita gidatu eta antzeztuekin osatzen da: Bizkaiko Zubirako bisita turistikoekin; Portu Zaharreko ibilbideekin, Etxe Handiak ikusteko pasioekin, Getxo Taxi Tour programarekin, Getxo Aquarium-eko bisitekin, edo “Euskal Kostaldea belak zabalik” ekimenarekin.

Aukera horietako edozein edo Getxoko Udalak eskaintzen dituen zenbait ekitaldi garrantzitsu (Jazz, Blues edo Folk Jaialdiak, Getxo Seaweek, Eskulangintza Azoka…) era harrigarrian amaitu ahal izango dira, Abrara ematen duten kostaldeko zati horretan Getxok duen behatokietako batetik argi-ikuskizun berritzaile hori ikusita, proiektatzen diten hainbat forma eta kolorerekin. Turismo Bulegoaren bidez, bisita horietarako erreserbak egin daitezke, eta baita udalerriko ostalaritza-instalazioetan ostatu hartzeko erreserbak ere.

areeta-kaia-argiztapena
areeta-kaia-argiztapena
areeta-kaia-argiztapena
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun