Saioa Sanchez isolamenduan zigortuta dago Poitiers espetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 28a, 17:48

Kartzelan bertan egindako mobilizazio baten ondorez, martxoaren 22tik "mitard"-ean dira Saioa Sanchez Iturregi Berangoko euskal preso politikoa eta Ibarrako Maite Aranalde Ijurko. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zehaztu duenez, apirilaren 4ra arte egongo dira zigortuta, Frantzia aldean, Poitierseko espetxean dauden bi emakumeak. Saioa Sanchez berangoztarra 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera. Prdutik hona hainbat espetxeetatik igaro da: Freury Merogis, Versailles, Gradignan eta Fresnes-etik, hurrenez hurren. Poitierseko espetxea Berangotik 575 kilometro ingurura dago, kotxez. Argazkian, herritar bat Saioa Sanchezen irudiari heltzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun