Xabier Galdeano gogoratuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 28a, 18:02

Asteazken honetan, martxoak 30, izango dira 26 urte, "GALen izenean Espainiako polizia indarrek" Xabier Galdeano Donibane Lohizunen hil zutenetik, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Gauzak horrela, ostiralean, apirilak 1, ekitaldia izango da Algortan hilketa hura gogoratzeko. Hitzordua iluntzeko zortzietan jarri dute, Telletxe plazan. "Xabier gogoratzean gogora etortzen zaigu Euskal Herriaren aurkako gerra, errepresioa, estatu terrorismoa, gerra zikina… Herri bat suntsitu nahi dutela. Baina, aldi berean, Xabier gogoratzean Euskal Herriaren alde, justizia sozialaren eta independentziaren alde, maitasun eta alaitasun guztiarekin bizitza egiten duten guztiak etortzen zaizkigu gogora", adierazi dutenez. Argazkian, Xabier Galdeano gogoan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun