Birritan atzeratu ostean, gaur abiatu da Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez, Aitor Cotano eta beste lau euskal herritarren kontrako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor arloko lehen aretoan. Hain zuzen ere, gaurko bista bideo bat ikusiz hasi dute. Horretan, Garikoitz Aspiazu "Txeroki" ETAren ustezko arduradun militarrak Benjamin Atutxa Eibarreko PSE-EEren zinegotzia "bahitzeko eta hiltzeko" agindua eman ziola aitortzen omen du Goikoetxeak, Europa Press albiste agentzia espainolak zabaldutakoaren arabera. Gogoratu, besteak beste, aipatu bideoak "irregulartasunak" zituztela argudiatuta eskatu zutela epaiketa atzeratzea Jone Goirizelaia eta Arantza Zulueta abokatuek. Aipatu irudiak froga gisa erabili dituzte epaiketan. Argazkian, auzokideak Cotano eta Goikoetxearen irudiak sostengatzen, aurreko batean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!