Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskaldunon elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako
egonaldi irekiak antolatu ditu Aste Santurako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Guztira, sei egun aukeratu dituzte, txangoak txango, Algortan izango diren ekintzetarako: apirilaren 18tik 20ra eta 26tik 29ra egingo dituzte jolasak eta tailerrak. Horrenbestez, bazkideek bihartik astelehenera egin ahal izango dute izenematea. Ondoren, apirilaren 6tik 11ra bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da. Lehenengoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, bigarrenek 50 euro; eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek 10 euro. Izen-emate hurrenkeran beteko dira lekuak, zehaztu dutenez. Bizarra Lepoan Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal eraikinean dago eta bere telefonoa 667 540 242 da. Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.