Joan den ostegunean irauli zen "Zirri" ontzia, berdela arrantzatzeko Zierbenatik itsasoratu ostean. Ostiralean bi lagun erreskatatu zituzten: Arkaitz Martin 11 urteko mutila eta Txema Bilbao 52 urtekoa. Iraulitako ontziaren gilan 11 ordu eman zituzten. Atzo, berriz,
desagertuetako baten gorpua aurkitu zuten, Bizkaiko eta Kantabriako itsasoko mugaren artean, Bermeotik sei bat miliatara. Hildakoa Jose Luis Lopez Garcia 52 urteko Bilboko udaltzaina zen. Desagertutako beste bi lagunak bilatzeko lanak gaur, asteartean, berrabiarazi dituzte. Horietako bat Oscar Martin, 44 urtekoa, bizia salbatu zuen Arkaitz mutikoaren aita da. Eta bestea, Jose Mari Romanillos 66 urteko erandioztarra, jaiotzez algortarra. Argazkian, 2010eko ekainaren 7an, itsasontzi istripu baten simulazioa egin zuten Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Plentziako kostaldeko uretan / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.