Bi gizon atxilotu dituzte Leioako merkataritza-gune batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 29a, 18:13

Leioako merkataritza-gune batean 29 eta 35 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, lapurreta egitea egotzita. Lehenengo atxiloketa arratsaldeko zazpiak pasata izan zen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, 27 pakete bizarra kentzeko xafla ostu nahian atzeman zuten gizon gazteena tokiko langileek. 700 euroko balioa ei zuten horiek. Ustezko lapurra aurretik hustutako bi galleta kutxetan ezkutatzen saiatu omen zen "harrapakina". Ertzaintzak eraman zuen ondoren. Bi ordu beranduago, berriz, aipatu bigarren gizona 15 hortzetako eskuila elektriko ordezko eta edertasun produktuak, 300 euro guztira, ebazten saiatu zen, Herrizaingo Sailaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun