Jarduerei dagokienez, azoka osoan zehar haurrentzako tailerrak, jolasak eta argazki zaharren erakusketa izango dira. Azken horretan, San Nikolaseko liburutegiko argazki bildumako irudiak egongo dira ikusgai. Aurten, erakusketak Algortako Telletxe plazaren bilakaera izango du ardatz. Horrenbestez, azokaren jarduera egitaraua osteguneko arratsaldean hasiko da Joxe Mari Carrere kontularien eskutik. 18:00etan, "Abrite portas, klis klas!" euskarazko ipuin kontaketa eskainiko du. Biharamunean, ostiralean, jendaurreko irakurketa izango da hamahirugarren urtez jarraian, ikasle getxoztarren eskutik, goizeko hamarretatik aurrera. Ostiralean ere, 18:00etan, Tor Magoaren euskarazko magia ikuskizuna izango da.
Tokiko idazleak
Azken urteotan gertatu den moduan, aurten ere bertoko egileak egongo dira azokan. Guzti horiek beraien azken lanak aurkeztuko dituzte eta aleak sinatuko dizkiete bisitariei larunbatean, 12:00etatik 14:00etara. Aurten honako idazle hauek parte hartuko dute: Mikel Valverde, Willy Uribe, Gotzon Mantuliz, Guadalupe Oteo, Asis Arana, Elena Moreno, Ander Delgado eta Jose Almeida. Azkenik, igandean, apirilak 3, gaztetxoek Kandelak Argipean taldeko Anabel Muroren istorioez gozatu ahal izango dute 12:30ean hasiko den "El oraculo de los cuentos" ipuin kontaketan.