Rafa Alkorta jokalari zurigorri ohiak, bere aldetik, iazko esperientziarekin pozik, zehaztu du gurasoei zerbitzu on bat eman nahi zaiela. Horrez gainera, “gaztetxoek ekipoan, taldean, egingo dute kirola eta horri esker adiskide berriak ezagutu eta etorkizunean eurentzat baliagarri izan daitezkeen beste gauza asko egin ahal izango dituzte”.
Informazio zehatzagoa: Getxoko Kirol Campusak.
Aste Santu honetan, udalerriko 6 eta 18 urte arteko neska-mutilei zuzendutako jarduerak eskainiko dituzte udalerriko bederatzi kirol talde getxoztarrek.