Ume bilbotarraren aitaren gorpua topatu dute Matxitxakotik gertu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 30a, 00:43
"Salvamar Alcyone" ontziak beste gorpu bat aurkitu du gaur 19:30 aldera Matxitxako lurmuturretik 3,6 miliara. Desagerturik jarraitzen zuten "Zirri" ontziko bi tripulatzaileetako bat da topatutakoa. Ontzia iragan ostegunean hondoratu zen. Ezbeharraren ostean erreskatatu zuten haurraren aita da, Oscar Martin 44 urteko bilbotarra, ETBk jakitera eman duenez. Umeak atzo jaso zuen alta Gurutzetako ospitalean. "Salvamar Alcyone" ontziak gorpua erreskatatu eta Bermeora eraman du. Bihar, asteazkena, lehen orduan hasiko dira berrira bila Jose Mari Romanillos 66 urteko erandioztarra, jaiotzez algortarra. Argazkian, "Salvamar Alcyone" ontzia / cc-by-nc-nd zerocool225.
Desagertutakoak bilatzeko dispositiboan Guardia Zibileko "Rio Pas" patruilariak, "Itsas Zain" Ertzaintzako patruilariak, Gurutze Gorriko txalupek, Ertzaintzako helikopteroak, "Salvamar Monte Gorbea"-k, "Salvamar Alcyone"-k, "Helimer 205" helikopteroak eta "Maria de Maeztu" ontziak parte hartu gaur.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun