Zigor Goikoetxea euskal preso politikoa bihar, osteguna, irtengo da Topas (Salamanca) espetxetik,
Etengabe bitakorak jakinarazi duenez. Azkorriko gaztea
2010eko otsailaren 19an atxilotu zuten, Marisa Arrue Getxoko PPko buruak bere kontra jarritako salaketagatik ezarritako zigorra osorik betetzeko. Aurretik 11 hilabete eginak zituen preso, auzi horrengatik. Baina, 6.000 euroko bermea ordainduta, 2009ko uztailaren 15ean askatu zuten. Zazpi hilabete beranduago berriro atxilotu zuten, Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra berretsi ostean. Tartean, gaztea espetxetik irten eta bi egunetara, Zigor eta Arkaitz Goikoetxearen
aita-amen Azkorriko (Getxo) baserriak izan zuen erasoa. "Zigor hiltzaile", "Hilda zaude", "Gora Espainia terrorista" eta "Hil zaitezte" leloak espainolez pintatu eta atariko oin-zatarra eta sasi batzuk gasolinaz erre zituzten. Handik gutxira, uztailaren 29an, PSE-EEko zinegotziek ontzat jo zuten Getxoko PPk aurkeztutako mozioa,
Zigor Goikoetxea "persona non grata” izendatuz. Argazkian, Zigor Goikoetxea senide eta lagunen besarkadak jasotzen, askatu zutenean.