Bestalde, Josu Bergara Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako foru zuzendariak ere bere poztasuna agertu zuen erakusketarekin Bizkaiko ahalik eta herritar gehienengana garapeneko alorrean egindakoaren berri zabaldu ahal izateagatik, “helburua azken lau urteotan, ia 50 milioi euroko zenbatekoarekin, 277 gobernuz kanpoko erakundeek aurrera eramandako proiektuen xehetasunak agerian uztea baita”. Ekitaldian ere izan zen Pilar Oronozek (mp3), udalerriko garapeneko lan taldeko ordezkariak, adierazi zuen mota honetako ekimenak oso interesgarriak direla, "guretzat oso garrantzitsua delako egiten duguna, diruaren erabilera eta proiektuetako pertsonen historiak herritarrei ezagutzera eman ahal izatea".