Hona hemen A.S.M. gazteak askatu eta bi egunetara "Gara" egunkariari kontatu ziona:
Manifestazioak ertzainen ilararekin topo egin zuenean atxilotu ninduten. Manifestazioa mozten saiatzen eta bultzatzen aritu zen Ertzaintza. Une horretan ertzainek andre bat jo zuten, eta inguruan geundenak buelta eman eta gerturatu egin ginen, emakumea nola zegoen ikusteko. Ertzainak orduan atzetik etorri eta kolpeka hasi ziren. Niri kulataz kolpe bat eman eta lurrera bota ninduten, bertan esku-burdinak jarri eta listo, atxilotuta. Beraien atestatuan 14:07an gertatu zela jartzen du. Kamera mordoa zegoen ni eta beste atxilotua grabatzen, eta ertzainek azkar eraman gintuzten furgoira irudiak ekiditeko. Arratsaldean, medikuarenera eraman ninduten; jasotako kolpeengatik bizkarreko mina nuen eta bertan pilulak eman zizkidaten. gaur ere minez nago, lepoaldea batez ere minduta dut. Gaua komisaldegian pasako genuela esan ziguten baina azkenean, 21:30ak aldera, nire gauzak eman eta aske utzi ninduten. kanpoan nire lagunak zeuden zain eta arratsaldean zehar birritan identifikatu zituzten komisaldegi inguruan.