Sopela eta Gatika lotuko ditu ostiraletik aurrera Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 30a, 18:39

Ostiral honetatik aurrera, Sopela, Mungia eta Gatika herriak lotuko dituen linea berria jarriko du martxan Bizkaiko Foru Aldundiak. Horrez gain, Urduliz eta Maruri udalerriei ere emango die zerbitzua autobusak. Egun horretatik aurrera, Bizkaibusen tarifa-sistemaren barruan egongo dira, hain zuzen, 3. gunean sartuko dira, ondorio guztietarako, foru iturriek zehaztu dutenez. Gauzak horrela, linea horren erabiltzaileek Bizkaibus sisteman ohikoak diren creditrans, gizatrans eta hirukotrans txartelak erabili ahal izango dituzte. Larunbata eta lanegunetan autobus bat ibiliko da orduro, 7:00etatik 21:00etara; eta jaiegunetan bi orduro. Ordutegiak eta ibilbideak ondoko esteketan kontsulta daitezke. Argazkia: © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun