Gineako emakumeen egoera ezagutuko dute bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 30a, 18:54

Gineako emakumeak zelan bizi diren jakitera emateko asmoz, ostegun honetarako, martxoak 31, dokumental bat aurkeztuko du Leioan Medicus Mundi elkarteak. "Hablan las mujeres" izenburuko ikus-entzunezko lanean, Gizarte eta Hezkuntza maila ezberdinetako emakumezkoak Ginea Bissauko andrazkoen egoeraz mintzatzen dira. "Pairatzen dituzten arazo ezberdinen aurrean, ernaltze-organoen ebaketa, emakumeen aurkako indarkeria edo bazterkeria, euren arteko laguntza eta elkartasunaren aldeko deia egiten dute", azaldu dute antolatzaileek. Hitzordua arratsaldeko seietan jarri dute, Mendibile Jauregian. Izan ere, Leioako Udalaren laguntzaz antolatu du ekitaldia Medicus Mundik. Argazkia: © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun