Ion Etxegarai sopeloztarra kalera irten da 20.000 euro ordainduta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 30a, 19:14
Ion Etxegarai euskal preso politikoa kalera irten da gaur, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Etengabe bitakorak zabaldu duenez. Gazte sopeloztarra azaroaren 24ko arratsaldean atxilotu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalaren inguruan, Madrilen, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Fernando Andreu epaileak kartzelara bidali zuen Etxegarai, 2002ko martxoaren 15ean Algortan kutxazain automatiko bat erre izana egotzita. Ordutik hona Madrileko Soto del Real espetxean preso izan dute. Argazkian, atxiloketa egun berean 60 herritar inguruk egin zuten manifestazioa Sopelan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun