Alderdi federalistak Berangorako egindako beste proposamen batzuk dira Parte Hartze zinegotzia izendatzea, Bigarren Hezkuntza institutua eraikitzea eta auzoak osasun-etxearekin, metroarekin, udaletxearekin eta udalerriko beste gune estrategikoekin lotuko dituen autobus linea bat sustatzea.
Azkenik, Uribe Kostako Ezker Batuak deialdia egin die auzotarrei udal hauteskundeetan laguntzeko. Honela dio, hitzez hitz, zabaldutako mezuak: "jende gaztea, ezkertia (sic), errepublikanoa, berdea, ekologista, feminista, solidarioa… behar dugu Uribe Kostatik hurrengo hauteskondetan (sic) Ezker Batua-Berdearen (sic) zerrendan joateko.
Uribe Kostakoa bazara ala (sic) hemen bizi bazara… Anima zaitez!! Eta bidali emai (sic) bat:
areas@ezkerbatua-berdeak.org. Zure zain gaude!".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.