Urdulizko
Basartena tabernak laugarren urtez antolatu du film laburren lehiaketa. Lanak apirilaren 30era bitartean entregatu beharko dira, Elortza kaleko 19. zenbakiko ostalaritza establezimenduan. Finalerako aukeratutako hamabi film laburrak, berriz, Urdulizko Kultur Etxean egongo dira ikusgai, uztailaren 23an; baita Plentzia Telebistan ere. Koldo Serra, Borja Crespo, Patxi Urkijo, Amaia Nerekan eta Aitor Elorriaga zinegileek aukeratuko dituzte horiek. Aipatu azken egun horretan jakinaraziko dituzte irabazleen izenak. Sariei dagokienez, fikziozko lanik onenak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu; baita animaziokoak ere. Zine eskoletako zein euskarazko ikus-entzunezkoen artean, berriz, obra bana sarituko dute; 300 euro eta garaikurrarekin. Lehiaketaren oinarriak
www.basartena.com webgunean daude ikusgai. Argazkian, Basartena tabernako arduradunak Javier Bilbao Urdulizko alkateordearen, gaurko aurkezpenean / © Urdulizko Udala.