Algortan aparkatutako ibilgailuan lapurtu eta erretzen saiatzea egotzi diote gizon bati

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 30a, 23:39

Getxoko Udaltzaingoak 34 urteko auzokide baten kontrako salaketa jarri du, Algortan aparkatuta zegoen ibilgailu batean kirol jantziak ostu eta, ondoren, su ematea leporatuta. Gertaera Andikoetxe kalean izan zen martxoaren 11n 8:28ak aldera. Dirudienez, ihes egin aurretik, ibilgailuaren kristalak apurtu, jantziak lapurtu eta sutea eragiteko gaiak bota zituen barrura aipatu gizonak. Apur bat geroago amatatu zuten sua udaltzainek, lehenengo unerako ibilgailuek daramatzaten su-itzalgailuarekin. Mota horretako gertaerak oso ez-ohikoak ei direnez, egun batzuk geroago Algortako Andres Kortina kalean izandako beste antzeko gertaera bat ikertzen ari da tokiko polizia. Argazkian, kiskalitako beste auto bat, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun