Morilleko Artearen Hilerrian eskultura bat lurperatuko du Arte Ederretako Fakultateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko mar. 31a, 18:10

Bidea Proiektua aurkeztuko dute bihar, ostirala, Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederretako Fakultatean. Hitzordua goizeko hamarretan jarri dute, ikastegiko sarreran. Ekimen horren bidez, Morillen (Salamanca) kokatuta dagoen Artearen Hilerrian eskultura lan bat lurperatuko dute. Aipatu gunea 2005ean inauguratu zuten eta lau hektarea dituen lur-eremu batek osatzen du. Hilerri berezi hori balio artistiko handia duten edo artearen munduarekin estu-estu lotuta dauden lanak lurperatzeko sortua izan da, eta ikuspuntu anitzeko obrak biltzen dituela da bere ezaugarri nagusia. Arte Ederretako Fakultateko ikasle eta irakasleek apirilaren 16an lurperatuko dute Bidea Proiektuko eskultura. Lana, segidan jarrita dauden harzurizko hainbat harri-landuk eta lurrean jarrita dauden buztin-errez egindako hainbat esferek osatzen dute. Horien artean dauden tarte hutsek jarraitu beharreko norabidea erakusten dute. Argazkia: © Morille.es.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun