Astelehenetik aurrera izango dira ikusgai hautesle-zerrendak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 1a, 17:58

Jakina denez, Herri eta Bizkaiko Lurralde Historiko Batzar Nagusietarako ahaldunak aukeratzeko hauteskunde deia egin da maiatzaren 22rako. Hori dela-eta, hautesle-zerrendak, 2011ko otsailaren 1ari dagozkionak hain zuzen ere, ikusgai izango dira kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko astelehenetik aurrera, aste betez. Zerrenda horiek, esan bezala, astelehenetik, apirilaren 4tik, hurrengoko astelehenera arte izango dira ikusgai, biak barne, tokian tokiko udaletxe edota udal bulegoan. Dena dela, jakin beharrekoa da erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak joan beharko duela, DNI, pasaportea, egoitza txartela edo gida baimenarekin. Argazkian, herritarrak bozkatzera sartzen Areetako Hizkuntz Eskolan, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun