Eskualdeko bost abesbatzek kantatuko dute bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 1a, 18:18
Bihar, larunbata, Abesbatza Saioaren bigarren edizioa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxeko areto nagusian. Ekitaldia iluntzeko zazpietan hasiko da. Bertan, eskualdeko bost abesbatzek parte hartuko dute: Sopelako Munarri, Scola Cantorum San Pedro eta Lagunartea; Berangoko Nagusien Etxeko korala; eta Algortako Gorrondatxe abesbatza. Bakoitzak bere errepertorioko hiru abesti kantatuko ditu eta, bukaeran, denek elkarrekin adostutako kanta bat abestuko dute. BItartean, gaur, ostirala, Ken Zazpiren kontzertua egongo da, Larrabasterrako Urko kiroldegian. Sarrerak 12 balio ditu eta Kurtzio Kultur Etxean eskura daiteke. Saioa 21:30ean hasiko da. Argazkian, Gorrondatxe abesbatza Getxotar Abesbatzen Egunean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun