Euskal Herriko hainbat txokoetatik, Salamancatik eta Aragoitik etorritako 200 musikari baino gehiago elkartuko da, larunbat honetan, apirilak 2, Altzagan, Ondarean Folk jaialdiaren bosgarren edizioa ospatzeko. Albokari, bertsolari, dantzari, fanfarre, gaitari, trikitilari, txistulari, txalapartari eta txirula-jotzailez osatutako taldeak ibiliko dira Altzagan barrena, Ahaire Kultur Elkarteak antolatuta. Horrenbestez, 17:00ean hasiko dira ekitaldiak, talde guztiak metro geltoki ondoko zabalgunean bilduta. Bertatik abiatuta, kalejiran ibiliko dira. Irailaren 23a plazan (udaletxea), metro ondoko zabalgunean eta ontziraleku ondoko pasealekuan ere emanaldiak eskainiko dituzte taldeak. 19:15ean, berriz, euskal erromeria izango da udaletxe aurrean. Egunari bukaera emateko Salamancako Mayalde eta Aragoiko Lurte taldeek eskainiko dute kontzertua, 20:00etan.