Metro Bilbao garraio enpresak 23.893.065 pertsona lekuz aldatu ditu aurtengo urtarril, otsail eta martxoan. Horrela, iazko epe berean baino 824.577 bidaiari gehiago ibili dira Metro Bilbaon, %3,57 gehiago, enpresak zabaldu duenez. Konpainiaren ustez, "batez ere garraio masiboaren eskaria asetzeko jarri diren zerbitzuek eta duela gutxi ireki den Arizko geltokiak gehitu dituzte bezeroen kopuruak". Gogoratu dutenez, "martxoan hainbat ekitaldi masibo egin" dira eta "enpresak garraio-eskarira egokitu du bere eskaintza, eta bezeroek ondo erantzun dute". Besteak beste, Athletic eta Glasgow Celtics futbol partidak, BECeko Ferroforma eta Bricoforma azokek eta Bilboko, Algortako eta Sestaoko inauteriek eragin dituzte zerbitzu bereziak. Algorta eta Sestaoko Inauterietarako jarritako zerbitzuan 164.587 joan-etorri zenbatu ziren.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!