Aitor Artetxe Rodriguez euskal preso politikoari hiru urteko espetxe zigorra jartzea eskatu zuen atzo Parisko Fiskaltzak, egunean bertan egindako epaiketan. Algortarra
2008ko abenduaren 8an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Gerben, Bagneres de Bigorre ondoan (Pirineo Garaiak), ETAko kidea zelakoan. Beste bi euskal herritar atxilotu zituzten berarekin batera. Bada, terrorismoaren kontrako fiskalaren arabera, "Artetxek ia ez zuen Frantzian ekiteko denborarik izan, muga zeharkatu zuenetik atzeman zuten arte igarotako bizpahiru orduetan", hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Aipatu iturrien arabera, "Frantzian hiru ordu eman zituen isilpean, erreserban sartzeko asmoz, buruzagitza militarrarekin jarritako hitzorduan atxilotu zuten arte". Egun, Villepinteko espetxean preso daukate, Algortatik 950 bat kilometrotara, kotxez. Argazkian, Aitor Artetxeren irudia auzokide batek helduta.