Itzubaltzeta / Romoko gazte independentisten oharra
Datorren apirilaren 8an, ostiralean, independentziaren aldeko eguna antolatu dugu gazte independentistok. Independentziaren beharra lau haizetara zabaldu eta hartutako erabakiaz harro gaudela irudikatzeko eguna da. Jarraian egitaraua zehazten dizuegu:
Apirilak 8, independentzia gazteon hautua!
20:00etan, Perfomance argazkia (Santa Eugenia plaza).
20:30ean, manifestazioa (Santa Eugenia plaza).
21:30ean, ekitaldia + bertso-afaria gaztetxean (Pello Ormazabal eta Jone Uria).
* Bertso-afariak 7 euro balio ditu eta Branka herriko taberna edo gaztetxeko zerrendan eman izena apirilaren 5a baino lehen.
Berebiziko garrantzia dauka apirilaren 8ko zitak, hainbeste eraso jasan dugun gazteok nahikoa dela esan eta independentista izateaz harro gaudela esateko ordua heldu delako. Horrez gain, lehenengo deialditik bertaratzera deitzen dugu gazteria, kalean ikus gaitzaten garrantzitsua baita.
Beste barik, bertan elkar ikusiko dugulakoan
Gora euskal gazteria!
Independentzia eta sozialismoa!
Gazte independentistek antolatuta, gaur zortzi, apirilak 8, independentziaren aldeko eguna burutuko da Itzubaltzeta / Romon. "Independentziaren beharra lau haizetara zabaldu eta hartutako erabakiaz harro gaudela irudikatzeko" hiru ekimen egingo dituzte bertako gazteek. Hasteko, iluntzeko 8etan, "Perfomance argazkia" aterako dute Santa Eugenia plazan. Ordu erdi beranduago manifestazioa abiatuko da leku beretik. Gaueko 21:30ean, ordea, ekitaldia izango da Itzubaltzeta gaztetxean. Horren ostean, eta tokian bertan, bertso-afarian jardungo dute Jone Uria Albizuri Uribe Kostako txapeldun algortarrak eta Pello Ormazabal Bilboaldeko txapeldunorde arrigorriagarrak. Bertso-afariaz gozatu ahal izateko aurretik izena eman beharko da gaztetxean bertan edo Branka herriko tabernan, asteartea baino lehen. Zazpi euro balio du. Argazkian, Ormazabal eta Uria.