Bi gizonezko atxilotu dituzte Leioan merkataritza gune batean lapurtu dutelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 1a, 21:28

Ertzaintzak 29 eta 35 urtetako bi gizon atxilotu zituen herenegun, asteazkenean, Leioako merkataritza gune batean, hainbat objektu lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren bertsioaren arabera, mutilek 1.000 bat euro balio ei duten hortzetako eskuila elektrikoak, kremak eta bizar-xafletarako ordezko piezak eramaten saiatu ziren. 29 urteko gaztea arratsaldeko 7etan harrapatu zuten dendako beharginek, aurretik hustutako bi galleta kutxetan 27 bizar-xafla pakete topatu ei zizkiotenean. Bi ordu beranduago, 35 urteko gizonak hainbat edertasunerako krema eta hortzetako eskuila elektriko eramaten saiatu ei zen, ordaindu gabe. Ertzainak gerturatu eta eraman zituzten. Bi gizonezkoek aurrekariak dituztela zabaldu dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun