Gabi Basañez Ruiz euskal preso politikoa bihar, larunbata, irtengo da Madrilgo Alcala-Meco espetxetik. Horixe bera jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Xabier Galdeanoren heriotza gogoratzeko ekitaldia hastear zela Algortan. Polizia operazio berean atxilotu zituzten Walter Wendelin eta Unai Vazquez ere libre geldituko dira. Diruenez, 60.000 euroko fidantza ordaindu behar izango dute eta gerta liteke bihar sartzeko arazoak izatea, bankuak itxita egongo baitira. Dena ondo joanez gero, baliteke Basañez biharko Sopelako Esaera Zaharren Txapelketan agertzea. Era berean, gaueko 9etan espero dute Algortan. Gabi Basañez 2010eko irailaren 28an atxilotu zuten,
Askapenaren aurkako polizia operazioaren baitan, beste sei euskal herritarrekin batera. Hiru egun beranduago, Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak
Soto del Real kartzelara bidali zuen, sarekadan antzemandako beste lau lagun bezala. Urriaren hasieran Soto del Real espetxetik Alcala-Mecora lekuz aldatu zuten, Algortatik 413 kilometrotara. Argazkian, Gabi Basañez.