Sei pertsona zauritu dira asteburu honetan Uribe Kostan izandako bi trafiko istripu garrantzitsuenetan. Larunbatean, Sopelan, bost izan ziren zauriak jasan zituzten gizon-emakumeak. Ezbeharra Gatzarriñe auzoan izan zen, Unbera doan errepidean, arratsaldeko 6ak baino lehen. Une horretan, lur orotako ibilgailu batek eta Renault 19 modeloko auto batek talka egin zuten aurrez-aurre, Herrizaingo Sailak Europa Press agentziari jakinarazi zionez. Horren ondorioz, autoa gidatzen zuen 33 urteko gizonezkoak eta jeep-ez zihoazen lau pertsonek garrantzi ezberdineko zauriak jasan zituzten. Dena den, guztiak Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. Lur orotako ibilgailuan, 11 eta 12 urteko haurrek eta 42 urteko emakume eta gizon banak bidaiatzen zuten. Lehenengo polizia-teorien arabera, istripua Renault autoa errailetik irten zelako suertatu zen. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!