Xabier Kintana: "Bakearen alde, Israelen boikotaren aurka"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 4a, 00:53

Behean sinatzen dugun katalan, galiziar, euskaldunok eta gure herrien autodeterminazio eskubidea defendatzen dugunok, idatzi honen bitartez, BDS (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) kanpainari gure aurkakotasuna adierazi nahi diogu. Kanpaina horrek Israeleko jatorridun produktu ekitaldi edota profesionalen aurkako ekintzak bultzatzen ditu arlo ekonomiko, akademiko, kirol edo kulturalean. Kanpaina hori Israeleko gobernuak palestinar lurraldeetan bere politikak aldatzeko presio instrumentua izateko asmoz bultzatzen ari da, baina, gure ustez, horrek ez dio helburu horri laguntzen. Azken hau baino, israeldar hiritarren aurka ekintza diskriminatorioak gauzatzen dituzte, eta juduen aurkako gorrotoa berpizten dute. Argazkian, Israeli boikot egitearen aldeko manifestazioa Algortan.

Gure aburuz, Estatu palestinar bideragarri baten sorrera –aurreikusita NBEk 1947an erabakitako ebazpenean Palestina Britanikoa banatzen estatu judua alde batetik eta beste estatu arabiarra beste aldetik– gatazkako konponbidea izan daitekeela, betiere arabiar estatuek Israelen izaera judua onartzen badute. Gure iritziz, helburu horretarako erabili beharreko tresna inplikatuta dauden aldeen arteko elkarrizketa eta negoziazioa bultzatzea da.

Gure ustez, Israelgo agintariei egin dakizkiekeen kritikak zilegiak dira, baina kritika horiek badiote Israelen suntsiketa gatazkari «azken konponbidea» eskatzen, ez dugu zilegia ikusten, ezta Israelen izaera demokratikoa kolokan jartzea ere, difamazioen bitartez Hegoafrikan egondako «apartheid erregimenarekin» isla daiteken jokaera Israelekin konparatzeko. Israeli leporatu ahal dizkiogun akatsez aparte, erreferente bat izan da burujabetzako xedea duten herrientzat; bereziki horrela izan da Kataluniako kasuan. Adibidez, katalanik unibertsalena den Pau Casalsek, aldi berean, Israeleko ohorezko hiritarra izateak frogatzen du hori. Edota, orain dela gutxi argitaratutako liburua Jordi Pujol eta judutarrak izenburuarekin. Horregatik kritikatzen ditugu gure herrien askatasunaren izenean soilik palestinar kausarekin elkartasuna adierazten dutenak, baina bestalde Israeli herri judutarraren aberri nazional bezala eta era baketsu batean existitzeko eskubidea ukatu nahi diotenei.

Era berean, zuhurtzigabekeria bat iruditzen zaigu elkartasunaren izenean, gure gizarteei kanpoko gatazka bat inportatzen saiatzea, eta modu horretan gure herrietan Israeleko hiritarren eta orokorrean judu guztien aurkako estigmatizazioa barneratzen delarik.

Israeleko kultura eta ekonomiaren aurkako boikota eta jatorri horretako pertsonei egindako diskriminazioak delituzko jarrera arrazistak dira, eta gure gizarteetan modu zigorgabe batean onartzen ari direnak. Guk, gure herrien burujabetza helburu bezala daukagun sinatzaileok ezin dugu onartu boikot kanpaina horien azpian dagoen juduen aurkako gorrotoa eta are gutxiago amesten dugun etorkizuneko gizarte eredua kutsatu dezan. Gizarte horretan jatorri guztietako pertsona guztiek askatasunez bizitzeko eskubidea izango dute.

Sinatzaileak: Jon Inarritu, (legelaria) Xabier Kintana, (euskaltzaina), Jurgi Kintana, (historialaria), Miguel Itoiz (ingeniaria), Iñaki Akerreta (kazetaria), Filipe Duluc (hizkuntzalaria) Inaki Anasagasti (senataria) Toni Florido (ACAI-ko presidentea), Mila Miro (ACAI-ko idazkaria), Ignasi Carnicer, (PSCko diputatu ohia), Jordi Argelaguet (CEO-ko zuzendaria), Jaume Renyer (URV. Unibertsitateko irakaslea), Alfons Lopez Tena (Solidaritateko diputatua), Jaume Nogueroles, (AGAIko kidea), Pilar Rahola (kazetaria), Josep-Lluis Carod-Rovira (politikaria eta idazlea), Xoán Bernardez Vilar (Gailekoaren Akademiako kidea), Carlos Penela (idazlea), Natalia Costas Alonso (abokatua eta BNGko kidea), Constantino Lago (sindikalista, Confederación Intersindical Galega-CIG), Manuel Feáns. (irakaslea), Paco Lores Santacecilia (CIGeko sindikalista), Cesar Pazos (marketing teknikaria eta BNGko kidea), Pedro Gómez-Valadés (AGAI-ko presidentea).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun