15.000 artikulutara heldu da UKBERRI.NET

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 4a, 16:59

UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko orainkari digitalak 15.000. artikulura heldu da orain irakurtzen ari zaren honen bidez. 2003ko azaroaren 8an sortuta, UKBERRI.NETek etengabeko hazkundea bizi du, guztira ia milioi bat bisita jasoz, zehazki 965.046. Iaz metatu zituen bisita gehien, 241.907. Erabiltzaile kopurua, berriz, gorabeheratsuagoa izan da, marka 2008ko ekainean ezarri zela. Orduan, 10.713 internautek jarraitu zituzten UKBERRI.NETen albisteak, tartean Espainiako hauteskundeen kanpaina eskualdean. Baina, edukiei begira, 15.000 albisteez gain, milaka argazki ere eskaintzen du digital honek 2008an Flickr.com gunean zabaldutako kontuan. Bertan, 15.445 argazki daude ikusgai eta dagoeneko 195.535 aldiz begiratu dituzte mundu osoko irakurleek eta kuxkuxeroek. Horretaz gain, UKBERRI.NETek Koska irratian egindako albistegiak eta beste hamaika audio eta bideo 2009tik aurrera zabaltzen ohi duBlip.tv plataforman. Dagoeneko 703 dira eta 18.184 aldiz entzun edo ikusi dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun