Bilboko Portuko Agintaritzarekin batera, fundazioa osatu dute itsasadarreko bi aldeetako zazpi udalek: Barakaldo, Bilbo, Erandio, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena, hurrenez hurren. Aipatu erakundearen helburua da eremu soziokulturalari eta aisialdiari begira egindako interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea. "Horien bidez, aukera egongo da itsasertzeko udalerrien garapen ekonomikoan eta sozialean eta horien integrazioan Bilboko portuak eta itsasadarrak gaur egun eta historian zehar izan duten garrantzia hobeto ezagutzeko", azaldu dutenez. Laster Getxoko Udala ere sartzea espero da. Fundazioaren hasierako hornidura 100.000 eurokoa da. Kopuru horren %49 Bilboko Portuko Agintaritzak emango du, eta, gainerakoa, Bilboko itsasadarraren inguruko udalerriek. Argazkian, Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan, Olabarri jauregian, egin zuten fundazioa osatzeko ekitaldia, joan den ostiralean / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!