Xabier Galdeano omendu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 4a, 20:48

Joan den ostiralean, Xabier Galdeano zenari omenaldia egin zioten 250 bat lagunek, Algortako Telletxe plazan. Izan ere, ostegunean bete ziren 26 urte "GALen izenean Espainiako polizia indarrek Donibane Lohizunen hil" zutela, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak urtero nabarmentzen duenez. Ekitaldian zehar, aurresku eta lore sorta eskaini zizkieten Galdeanoren alabei eta "Egin" egunkariko sortzailea goraipatu zuten (mp3) bai militantzia mailan eta baita arlo pertsonalean ere. Horren aurretik, Gabi Basañez, Unai Vazquez eta Walter Wendelin Askapenako kideen askatasunaren albistea eman zuten (mp3). Argazkian, Xabier Galdeanoren irudia.

Ekitaldia iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun