Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) eta Bizkaiko Foru Aldundiko
Ekonomi Sustapen Sailak “Enpresari” izeneko ideien eta proiektuen lehiaketako sariak banatu dituzte gaur Bilbon. Bizkaiko 18 gaztek jaso dute garaikurra hainbat jarduera ekonomikori (aisia, energia berriztagarriak, metala, automozioa, ostalaritza, zerbitzuak, abeltzaintza eta ikus-entzunezkoak) lotutako 10 proiektu aurkeztu dituztelako. Horien artean da Begoña Bilbao Valgañon Leioako Ostalaritza Eskolako ikaslea. "Celia & CO" egitasmoa aurkeztu du berak, hau da, elikadurarekin jasanezintasunen bat duten pertsonentzako janariak prestatu eta merkaturatzeko proiektua; lehiaketak laugarren eginez. Bestalde, bederatzigarren postuan geratu da Mikel Melcon Aristondo Erandioko Tartanga Lanbide Heziketa Zentroko ikaslea. Mutila Euskal Herrian, New Yorken eta Madrilen trebatu da, baina orain ikus-entzunezko ekoizpen zerbitzuak emango dituen bere enpresa sortu nahi du. Honakoak eskaintzen ditu: filmatzeko baimenen izapidetza, talde teknikoaren kontratazioa, eta abar. Begoña Bilbaok eta Mikel Melconek 500 euroko saria jaso dute. Argazkia: © Bizkaia.net.