Identifikazioak kanpoan zein barruan egin ostean, orman eskegita zegoen pankarta bat kendu eta eraman dute, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Iontxu Etxegarai identifikatutako bat izan da. Handik gutxira kalearen bi bazterretan jarri dira eta bildutako jendea berriro taberna barrura sartu da. Orduan, askatasuna berreskuratu duten lagunek haien argazkiak kendu dituzte. Zaurituei dagokienez, bi ospitalera eraman behar izan dituzte. Gazte batek buruan borrarekin jo dute eta odoletan utzi dute. Beste auzokide batek besoan kolpe gogor bat jaso du eta ospitalera hurbildu da. Gainontzeko biak buruan eta besoetan kolpe gogorrak jaso dituzte. Sopelako ezker abertzaleak eta errepresioaren kontrako mugimenduak gogor salatu dute poliziaren erasoa.
Ikusi Sopela.net agerkari digitalak zabaldutako bideoa eta irakurri informazioa:
Ikusi argazkiak (cc-by-sa Koska irratia):