Ilegalizazioaren aurkako aldarria Algortan ere entzun da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 5a, 09:11

Pasa den larunbatean 26.000 lagun baino gehiago batu ziren Bilboko kaleetan "Euskal Herriarentzat normalizazioa. Legalizazioa orain!" lelopeko pankartaren atzean. Gernikako Akordioaren sinatzaileek deitutako manifestazioaren bezperan ere, beste mobilizazio batek hartu zituen Algortako kaleak. Bertan, "Legalizazioa orain!" aldarriak (mp3) eskualdeko 200 bat hiritar bildu zuen. Astelehenean deitutako martxan, nabarmena izan zen ezker abertzalea, EA, Gazte Abertzaleak, Alternatiba edota Askapenako kideen presentzia, horiek guztiak Gernikako Akordioaren sinatzaileak. Berriz, Aralarreko kide ezagunik ez zen agertu, aurretik alderdi horrek mobilizazioarekin bere desadostasuna agertu zuela.

Mobilizazioa iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun