Pasa den larunbatean, Gabi Basañez Askapenako kide, euskaltzale, bertsolari eta preso politiko irten berriari harrera beroa eskaini zioten Algortako Amnistia tabernaren inguruetan. 300 lagun baino gehiagoren aurrean, ALBEko zortzi bertsolarik eta Arkaitz Estiballes Bizkaiko txapelduna
bertso bana abestu zioten (mp3) Bizkaiko Bertsolari Txapelketa osoa ziegan eman zuen Basañezi. AEK-ko lankide ohiek lore sorta eman zioten eta Askapenako kideek zapi palestinarra. Sopelako Ander Deuna ikastolako eta ALBEko umeak ere ez ziren falta hitzorduan. Aurreskuaren ondoren,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskertu egin zien egiten duten lan internazionalista (mp3). Gabi Basañezek nekez erantzun ahal izan zuen,
hunkituta egon zelako (mp3) eta Ertzaintzak ekitaldia moztu zuelako. Dozena bat poliziak hartu zuen errepidea eta tentsio uneren bat izan arren ez zen istilurik sortu. Gainera, bildutakoek musika tresnak joz, dantzan eta abestuz erantzun zioten polizien zabaltzeari. Giroa lasaitzean, Basañezek bere argazkia kendu zuen Amnistia tabernatik. Dagoeneko ikus daitezke horren argazkiak.
Algortarra irailaren 28an atxilotu zuten, Askapenaren aurkako sarekadan.