Arrisku handiko elikagaien manipulatzaile doako ikastaroa antolatu du Uribe Kostako Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 5a, 19:02

Apirilaren 12 eta 13rako, arrisku handiko elikagaien manipulatzaile agiria lortzeko doako ikastaroa antolatu du Uribe Kostako Behargintzak. Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango dira eskolak, dohainik, 16:45etik 18:45era. Jakin beharrekoa da parte hartu nahi dutenek lanean egon beharko dutela, autonomo gisa zein besteren kontura, Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako batean, hau da, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela edo Urdulizen. Izena emateko, orria bete beharko da eta Uribe Kostako Behargintzaren bulegoetan utzi edo 946 767 024 fax zenbakira bidali. Orotara, 20 lagunek parte har dezakete ikastaroan. Argazkian, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dago Uribe Kostako Behargintza / © Behargintza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun