Horrez gain, lanerako batzorde iraunkorrak sortu dira ekintzak, prestazioak, kontraprestazioak eta hitzarmenetan dauden akordioak egikaritzeko moduak zehazteko, baita horiek eta euren edukia komunikatu eta promozionatzeko ekintza egokiak ere. Akordioek, beste ekintza batzuen artean, honako taldeen emanaldiak ekarriko dituzte:
Aragoi:
- CirteAni "Circo Ambulante" lana; edonorentzako zirku, antzerki eta animazio ikuskizuna.
- Los Titiriteros de Binefar (2009ko Ume eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala) taldearen "Babios, pasacalles en Babia" lana.
- Proyecto D_Ruses-ek, dantza pieza berria estreinatuko du, "Citeaux", Jordi Vilaseca eta Mickael Marsok (Erresuma Batuko Decalege konpainia) sortua eta interpretatua.
Illes Balears:
- Mariantonia Oliver konpainia, bi ikuskizunekin: "nOu", familiarentzako dantza ikuskizuna; eta "Boutique", ezohikoa den espazioan jazoko den emanaldia.
Extremadura:
- Guirigai Teatro konpainia, "Camino del paraiso" lanarekin.
- Al Suroeste Teatro & Tuto Tul, "Naturaleza rota" antzerki eta clown uztarketa den ikuskizunarekin.
Euskal Kultur Erakundea:
- Kilikolo Zirko berriak "Bi" lana agertuko du.
Asociacion de Nuevo Circo Pistacinco:
Galizan lantzen dabiltzan zirku berriaren laginak:
- Lusco e Fusco konpainia, "Encuentros" lanarekin.
- Ringo Rango konpainia, "Ringo rango" lanarekin.
- Pyg Circus konpainia, "Goces" lanarekin.
- Malabaranda konpainia, "Residuo" lanarekin.