Sekeko gaztetxeak larunbat honetan, apirilak 9, ospatuko du lehenengo urteurrena. Gauzak horrela, egun horretarako, ekitaldi ugari antolatu ditu udaletxeko plazan Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). Goizeko 11etatik aurrera, umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dira; baita gaztetxearen argazki erakusketa ere. Eguerdian, berriz, graffiti erakusketa eta tailerra egingo dituzte; eta ordu bete beranduago, 13:00etan, herri kirolak. Bazkaltzeko ordua arratsaldeko hiruretan jarri dute. Horretarako txartelak salgai daude jada, Plaza Beltza herri kultur-gunean (17:30-20:30) eta Sekekon, 8 eurotan. Erosteko epea ostegunera arte jarri dute. Hala ere, txartela lehenbailehen eskuratzeko gomendioa luzatu du GASek. Argazkia: © Gazte Asanblada Sopeloztarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!