Larunbaterako bertso afaria antolatu du Kandelaria Kultur Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 5a, 20:52

Larunbat honetarako, apirilak 9, bertso afaria antolatu du Kandelaria Kultur Elkarteak. Hitzordua gaueko bederatzietan jarri dute, Plentziako Plazatxoa kaleko Atxiki jatetxean, Jai Alai pilotalekuan. Horrenbestez, sabelak bete eta zintzurrak busti ostean, Arkaitz Estiballes eta Unai Iturriaga bertsolariak arituko dira kantu kantari. Afarirako txartelak 15 eurotan egongo dira. Osteguna, hilak 7, izango da horiek erosteko azken eguna, Erribera kaleko liburu dendan edo Atxiki jatetxean bertan. Menu "berezia" (zeliakoa, begetala...) behar izanez gero, abisatzeko eskatu dute Kandelariakoek. Argazkian, Estiballes aurreko bertso afari batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun