Zigor Goikoetxea zelatatuko du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 5a, 21:38

Ertzaintzak Zigor Goikoetxea preso ohia zelatatuko du, Marisa Arrue Getxoko PPko zinegotziarengana hurbil ez dadin. Siglo XXI agerkari digitalak zabaldu duenez, horixe bera jakinarazi diote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Antonio Basagoiti buru duten alderdiko iturriek Servimediari. Aipatu albiste agentziaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak berak hitzeman die popularrei Azkorriko gaztea zelatatuko dutela. Arrueri heriotza mehatxuak egitea leporatuta, bi urte eman behar izan ditu espetxean Zigor Goikoetxeak. Joan den ostegunean irten zen kalera. Hala ere, Getxoko PPko zinegotziarengandik 300 metro baino urrunago egotera ere zigortu zuen epaileak. Argazkian, Zigor Goikoetxeari egindako harrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun