Gaur egun 12-14 urte bitarteko gazteen taldea, 14-16 urtekoena, 16-20 urtekoena eta helduena daude eskolan, bost irakasleren ardurapean. Horiekin batera, eskolaren ardura den udalerriko ikastetxeetan bertsolaritza klaseen programan partaidetza handia (aurten 413 ikasle) dago.
Elkarteko kideek ikerkuntzan eta berrikuntzan lan handia egiten dute eta bertsolari jaialdiek eta ekitaldiek azken urteotan gorakada handia izan dute, Algortako Bertso Eskola erreferente bihurtuz jaialdi horien antolaketan. 2010eko ekitaldietan 6.350 bat lagunek parte hartu zuten parte eta 2011rako honako hauek antolatzea aurreikusten du Eskolak: Abra Saria, Bertso afariak, Bertsolari Gaztetxoen Eguna, Balkoitik Balkoira, Bertso Jaialdi Mundiala, Bertsoz Jairik Jai, Bihotza Gazte, Bertso Ikuskizuna, Balendin Enbeita Bertso Paper Lehiaketa eta Ahobien Gala.
Laguntzaz gain, Getxoko Udalak Martikoenako udal eraikineko bulego bat utzi dio ALBEri, euskalgintzako beste elkarte batzurekin batera egoteak beraien arteko koordinazio handiago eta ekonomia-abantaila ekarriko dizkiolako.