Bizkaiko Foru Aldundiko
Gizarte Ekintza Sailak aldatu egin du
Argia Fundazioarekin daukan lankidetza hitzarmena, buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzako babespeko etxebizitzetan 15 plaza gehiago eskaintzeko. Horrela, guztira, 115 plaza eskainiko ditu hemendik aurrera. Argia Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmen bat dute babespeko etxebizitza batzuk mantentzeko. Gaur egun, buruko gaixotasunen bat duten 100 pertsona bizi dira etxebizitza horietan. Orotara, babespeko 18 etxe dauzkate Bilbon eta Barakaldon. Eguneko Ospitalea eta egoitza nagusia, berriz, Algortako Hirutasun kaleko 11. zenbakian dauka Argiak. Fundazioak laguntza zerbitzua ematen du eta foru erakundeko Gizarte Ekintza Saila horren mantenuaz arduratzen da. 2011n 645.000 euroko ekarpena egin du Bizkaiko Diputazioak. Argazkia: © Getxo.net.